XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzkerazko antzerrki-Sariketea.
Bilbao'ko Euzko-Gaztedi'ko Euzko-Antzerrti
Bazkuna'ren asmoz
ARAUPIDIAK.

1. Euzko-Antzerrtija'ri indarra emoteko ta Jel-Batzokijak euki dagijezan antzerrki egokijak euren agerrtoki txikijetarako, Euzko-Antzerrti-Bazkuna'k, Bilbao'ko Euzko-Gaztedi'kuak, iragarrten dan egun onetan Antzerrki-Sariketa bat.

2. Antzerrkijak ixango dira Jel-usañekuak, edo au barik, euzkotarr ixatedunak bakarrik ixan leikez, zati baten edo zati geyagotan.

3. Antzerrki'ko notiñak ixan leikez gixonezkuak bakarrik, edo gixonezko ta anderazkuak.

4. Antzerrki-egiliak goguan euki biarr dabe Batzoki jaleku txikijak eukiten dabezala onetarako, notin geyegi imiñi estagijen eta agertokijarren ernidutia okarra (senuille) ixan daten.

5. Antzerrkijak euzkerazkuak ixan biarr dabe, mordolez ixan arren ardura eztala.

6. Sariketa onetara erdu datekez idazle euzkotarr guztijak, araupide onen azpijan.

7. Bi dira sarijak, 125 laurrlekekua bata 75 laurlekekua bestia.

8. Euzko-Antzerrti-Bazkun onek autetsiko dauz Epaletzat atarako gauza diran notin aditubak, eta astiz argitalduko da nortzuk ixango diran.

9. Sariztuko diran antzerrkijon jabe egingo da Euzko-Antzerrti-Bazkuna.

10. Epale-Batza'k arrtu leiz berak deritxen antzerrkijak, sariztuben gañera agerrtzeko.

11. Antzerrkijak bidaltzeko epia zabalik geratzen da gaurtiko asita urrengo datorren Dagonilla'ko 15'g egunaren azkenera arrte, ta bidaldu biarr yakez Euzko-Antzerrti-Bazkuna'ren Lendakarija'ri, Bilbao'ko Euzko-Gaztedi'ra.

12. Epalle-Batza'ren erabagija argitalduko da urte onetako Urrilla'ko 1. eguna baño lenago.

13. Antzerrkijak bidaldu biarr dira azal itxijaren barruban egilliaren ixen-abixenak imiñi barik eta onen ordez ikurritz bat; beste azal itxi baten barruban egilliaren ixen-abixenak eta euren zuzenbidia ta azal onen ganian antzerrkijan imiñiriko ikurritxa.

Bilbao 1911 Jorralla 1.- Euzko-Antzerrti-Bazkuna'ren ordez.- Lendakarija, Urrutia tarr Edorta.- Idazkarija, Leniz tarr Erramun.